Nortzuk gara. Helburuak eta Balioak


Teknogune osatzen duten jarduera eta mintegiek helburu eta balio zehatzak jarraitzen dituzte:

  • Zientziaren ezagutza eta bokazio zientifiko nahiz teknologikoa sustatzea gazteen artean.

  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, batez ere zientziaren eta teknologiaren arloan, azken urteetan behera egin baitu emakumeen arteko zaletasunak.

  • Gazteei proiektu zientifiko eta teknologikoetan parte hartzeko aukera ematea, laborategien funtzionamendua ezagutzea, metodo zientifikoa ezagutzea eta lan-teknikak eta datuak biltzen ikastea; hau da, zientzia eta teknologiaren mundua lehen pertsonan bizitzea.

  • Gazteei zientzia eta ikerketaren hainbat alderdi erakustea, baita bertan lan egiten duten pertsonen zereginak ere.

  • Zientziarekiko eta ikerketarekiko interes eta zaletasun komunak dituzten gazteen arteko topaketak sustatzea.

  • Trebetasun pertsonalak indartzea, hala nola sormena eta talde-lana, ezinbestekoak baitira zientzia-arloan edo bizitzako edozein arlotan lan akademiko eta profesional ona egiteko.

Bideojokoak

Robotika

Zientzia

Genetika