DOBOT: Beso robotiko baten funtzionamendua ikertu eta Pythonekin programatu


Beso robotikoak gaur egun industrian erabiltzen dira, industria 4.0 eboluzioaren oinarrietako bat da, baina biologiako, medikuntzako, ... ikerketetarako ere erabiltzen dira, perfomances artistikoak eratzen dira beraiekin, gure bizitzetan gero eta gehiago agertuko direlarik.


Beso robotikoak sistemak dira, eta prezisioarekin programatzeko duten gaitasunari esker, automatizatu daitezkeen prozesu ugari konpondu ditzakete. Denbora gutxian ikusiko dugu adimen artifizialaren sarrerari esker erabiltzen dela, sukaldaritza, menpeko pertsonen zaintza, ... bezalako jardueretan.


Tailer honetan ikasleak, DOBOTa ezagutuko du, tresna ugari dituen beso robotikoa: objektuak hartu ahal ditu, laserrarekin grabatu, 3Dan inprimatu eta margotu edo marraztu. Hautatutako funtzioaren arabera mugimenduak programatzen ikasiko dute. Gainera Pythonen programatzeko oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte, oso erabilia den programazioko hizkuntza bat, zeinek kodea ikasteko sintaxi erraza erabiltzen duen.


lkasleek, beso robotikoaren osagarri ezberdinak erabiliko dituzte, pintza, bentosa, laserra eta 3D inpresioaren burua (honekin 3Dinpresioaren eta modelaketaren munduan barneratuko dira).

Bideojokoak

Robotika

Zientzia

Genetika